Skip to main content

ADI! 2025eko udarako eskaintza prestatzen ari gara. Laster izango duzue informazio guztia eskuragarri webgunean eta gure sare sozialetan.

Gazte topaketak

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2008 - 2009
Matrikulazioa itxita

Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazteen topagunea izango da La Tahona aterpetxea. Gazteen interesak, motibazioak eta beharrizanak aintzat hartuz, askotariko ekintzez eta dinamikez osatutako aste ludikoa izango da bertan egingo duguna. Gazteek, jolasak ematen duen gozamenerako aukera baliatuz, berdinen arteko harremanetan sakontzeko aukera paregabea izango dute.

Uretan blai (Zurriola)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2014
Azken plazak

Zurriolan biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Donostiako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.

Multiadventure camps (Zarautz)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2010 - 2011
Beteta

Euskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Zarautzen gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!