Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Izen-ematea martxoaren 4tik aurrera plazak agortu arte. Azkar ibili!

Uretan blai (Zurriola)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2013 - 2015
Matrikulazioa itxita

Zurriolan biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Donostiako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.

Irakurri gehiago

Gazte topaketak (ALLO)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2009 - 2010
Matrikulazioa itxita

Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazteen topagunea izango da La Tahona aterpetxea. Gazteen interesak, motibazioak eta beharrizanak aintzat hartuz, askotariko ekintzez eta dinamikez osatutako aste ludikoa izango da bertan egingo duguna. Gazteek, jolasak ematen duen gozamenerako aukera baliatuz, berdinen arteko harremanetan sakontzeko aukera paregabea izango dute.

Irakurri gehiago

Gazte Egonaldiak (BERMEO)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2009 - 2010
Matrikulazioa itxita

Bertan kirol- eta ur-ekintzak, txangoak, eskulan eta tailerrak, gaubelak…egingo dira. Hala, Bermeo ere Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazteen topagune bilakatu dugu. Gazteen interesak, motibazioak eta beharrizanak aintzat hartuz, askotariko ekintzez eta dinamikez osatutako aste ludikoa izango da bertan egingo duguna. Gazteek, jolasak ematen duen gozamenerako aukera baliatuz, berdinen arteko harremanetan sakontzeko  aukera paregabea izango dute.

Irakurri gehiago

Multi-adventure summer camps (Zarautz)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2011 - 2012
Matrikulazioa itxita

Euskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Zarautzen gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!

Irakurri gehiago

Udalekuak 2025

Udako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!

Irudia
Eduki blokeko fondoko irudia