ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza horiek onartzen ditu. Horrekin bat ez bazatoz edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
Ikas Kultur Elkartea, hemendik aurrera IKE, ondorengo helbide hau: Errotazar bidea 126, Donostia, 20018 (Gipuzkoa). Web gune edo bere zerbitzuekin zerikusia duten edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jarri zaitekez: 943 445 108. Bestela, hurrengo posta elektronikora bideratu zaitezke: dblo-lopd@ehi.ikastolak.eus. Zirimola.eus domeinua IKE-rena da.
2. ZER DA Zirimola WEB GUNE DALAKOA?
Orain zirimola.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta IKEk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko. Web gune guztiek moduan, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.
3. FITXA TEKNIKOA
Web gune honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada, hobe. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izango ditu. IKEk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau IKErena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak IKErenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Ildo honeri jarraituz, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza horretan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo IKEren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horrek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta IKEren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza horretarako debekatuta dago edukiok beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez dugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo honeri jarraituz, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza web orri dalakoan aldatu gabe jarraitzen duen bitartean mantenduko dira. Ildo honetatik, IKEk edozein unetan hauek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
IKEk ahalegin handiak egin ditu web orri honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, IKEk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Era berean, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egon daitezke. Dana dalakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean ari gara. Hala ere, IKEk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, IKE ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barru, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango IKEk edo IKEk baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barru, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean IKEren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
IKEk ez dauka kontrolik web orrialdea erabil daitekeenarekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta IKEk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Zirimola.eus web orriaren helburu nagusia IKEren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, IKEk legezko betebeharrak onartzen ditu, batez ere hurrengo eremuetan:
- Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
- Datuak biltzearen helburua
- Informazioaren hartzaileak
- Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
- Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
- Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
- Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
IKE erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo honeri jarraituz, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna IKE izango da. Helbidea honako hau da: Errotazar bidea 126, Donostia, 20018 (Gipuzkoa); datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua ondoko hau izango da:
- Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
- Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diran datuak web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. IKEk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datuok zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabekoak eta eguneratu gabekoak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, IKEk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa dauka. Bide honeri jarraituz, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi du: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dala. Pasahitza, erabiltzaileak eta IKEk besterik ez dakite.
Era berean, IKEk fitxategi automatizatuek dituen datuei buruz isiltasuna gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia hartu dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoaren ondorioz. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote IKEri eta goian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.
IKE da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarren batek egitea eskatu dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, IKEk honen berri eman nahi dio erabiltzaileari: web orriaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dala beraien helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Honeri esker, IKEk eraginkortasunez bidera eta doitu ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin dituzte irakurri. Gainera, ezin dituzte beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituen datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek baino ez dituzte erabiltzen datuak. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak jaso beharko dituzte; ildo honeri jarraituz, lanetik bota daiteke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, erabiltzaileak edo IKEk baino ezin dituzte erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen dugu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, zirimola.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrela datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua besteren batek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua leku publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea daukagu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo IKEren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartu dituelako da.
© IKE Eskubide guztiak gordeak.
Zirimola