Udalekuak 2026
Udako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!
Zirimola
Ekainean eta uztailean zehar ikastolan bertan egiten diren goizeko udalekuak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta daude.
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen zaio, eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko helburuz, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa garatzen da.
Kirol ezberdinak ezagutzeko, mugimendu askatasunaz gozatzeko eta lagun artean ondo pasatzeko goizeko udaleku irekiak dira.
LHko nagusienei zuzendutako egitasmo honetan aste bakoitzean kirol-sekuentzia ezberdin bat proposatuko da, zikloen baitan adinera egokitutako erronkekin.
Udako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!