Skip to main content

Zirimolarentzat gakoa da hezitzailerik prestatuenak izatea, gure haur eta gatzeentzat, nahi dugun aisialdia eskaini ahal izateko. Horretarako sortu zuen Ikastolen Elkarteak 2001ean Asiola eskola. Esperientzia luze eta aberatsa duen zentroa da gurea.

Bidea hasi genuenetik ez dira alperrik igaro 20 urte baina gehiago. Milaka dira gure hezitzaile eskolatik pasa diren gazteak. Bertan lortu dituzte, ondoren, egonaldi eta udaleku askotan praktikan jarri dituzten asialdirako trebakuntza eta ezagutzak. Hori guztia instituzioek homologaturiko titulu baten bermeaz.

Egun, Aisiola hezitzaile eskolan, urtero 500 ikasle inguru izaten ditugu; Euskal Herriaren mendebaleko lau herrialdeetan ematen diren 25 ikastaroetan banatuak. Nafarroa, Araba Bizkai eta Gipuzkoako gazteek aukera dute aisialdiaz den ikastarorik osatu eta sakonena eginez, ondoren lanerako beharrezkoa den titulazioa eskuratzeko.

Aisialdiko Hezitzaile ikastaroak

Gure aisialdi egitasmoetan hezitzaile lanetan ariko diren gazteak formatzea dugu helburu. Berme hoberik ba ote ikastarorik onena eskaini dezagun? Formakuntzarekin oro har eta aisialdiko hezitzaile iakstaroarekin, bereziki, erabat engaiaturik gaude. Aisialdi hezitzailerik ez baitago hezitzailerik gabe. Kalitatezko aisialdiaz gozaarazi eta gozatuko duten hezitzaile labekada berriak etorriko dira Aisiolaren eskutik.

Irudia
hezitzaile ikastaroa

Ikastaroaren xehetasunak:

  • Aisialdiko hezitzaileak fromatzeko ikastaroa. Eremu ez-formalean aritzeko darrigorrezkoa den titulazioa lortzen da.
  • LANBIDEk (EAE) eta NAFAR LANSAREk (Nafarro) emandako HAUR ETA GAZTEEN ASISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA ZIRUTAGIRI OFIZIALA
  • Taldeak osatuko diren Hego Euskal Herriko ikastoletan emango da.
  • Izen ematea 2023ko irailean izango da eta 203-24 ikasturtean zehar gauzatuko dira ikastaroak, tokian tokiko egutegia adostuko delarik.
  • Ikastaroaren iraupena 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango da.
  • Fromatzaile taldea, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzailoe eskolan trebaturikoa izango da.
  • Ikastaroaren prezioa. 430€ ikastolako ikasleentzat eta 450€ besteentzat.

Aisialdiko Zuzendari ikastaroak

Udaleku, egonaldi edo edonolako aisialdi egitasmotan koordinatzaile edo arduradun zereginetan aritzeko formazioa jasotzen da ikastaro honen bidez. Zuzendari gisan lan egin ahal izateko beharrezko titulazioa eskuratzeko bidea, ikastaroa egin eta gainditzea da. Aisiolan kotziente izan gara zuzendari eskasia izan dela azken sasoian eta hargatik ekin diogu berriki ikastaro hau eguneratu, berritu eta zuzendari labekada berriak emateari.Eman izanea eta izan zuzendari!

Ikastaroaren xehetasunak:

  • Aisialdiko hezitzaileak fromatzeko ikastaroa. Eremu ez-formalean aritzeko darrigorrezkoa den titulazioa lortzen da.
  • LANBIDEk (EAE) eta NAFAR LANSAREk (Nafarro) emandako HAUR ETA GAZTEEN ASISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA ZIRUTAGIRI OFIZIALA
  • Taldeak osatuko diren Hego Euskal Herriko ikastoletan emango da.
  • Izen ematea 2023ko irailean izango da eta 203-24 ikasturtean zehar gauzatuko dira ikastaroak, tokian tokiko egutegia adostuko delarik.
  • Ikastaroaren iraupena 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango da.
  • Fromatzaile taldea, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzailoe eskolan trebaturikoa izango da.
  • Ikastaroaren prezioa. 430€ ikastolako ikasleentzat eta 450€ besteentzat.
Irudia
Hezitzaile ikastaroa