Ikastolok aisialdirako finkatuak ditugun oinarri pedagogikoen ardatzean biraka dabil zirimolaren gurpila. Helburu argiz jiraka, etengabeko formakuntzan, aldiro sorkuntzan, une oro ikasten, aisialdi une guztiak gozarazi eta gozatzen.
Etengabeko formakuntza
etorkizuneko aisialdiko hezitzaileei formakuntza eskaintzen diegu Aisiolan - hezkuntza formaleko zein ez-formaleko profesionalentzako ere prestakuntza espezifikoak eskaintzen ditugu.
Etengabeko sorkuntzan
programazio propioak, helburu orokor eta zehatzekin, ebaluazio sistema eraginkor batekin eta urtez urte eguneratuak, tokian tokiko eta unean uneko ezaugarrietara egokituak, espresuki sortuak.
Helburu eta xedeak argiak
haurra erdigunean, euskara eta euskal kultura nahiz izaera sustatu, transmititu, gure baloreen (parekide, ekologista, konprometitu, parte hartzaile, inklusiboa…) jorratzea…
Etengabeko ikaskuntzan
behaketak, ebaluazioa...
Eguneroko jardun hori Euskal Herrian gauzatzen dugu, hori da gure lan eremua. Euskal Herriko haur eta gazteen garapena du gure lanak oinarria. Haien heziketaren parte izateko xedez pentsatua dago Zirimolaren egiteko oro. Guztia egiten dugu euskaraz, euskaratik eta euskararentzat ere, aisialdiaren esparrutik hizkuntzaren normalizazioan eragiteko helburuz ere ari baikara.