Skip to main content

Hezkuntza zentroetan gauzatzen da hezkuntza formala. Pertsonaren garapenean funtsezkoa eta nahitaezkoa dena. Baina ikastola, ikastetxe edo eskoletan hezkuntza ez formalak ere badu garrantziarik.

Irudia
Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Ikastolen Elkartean ongi dakigu hori; ez baitugu ulertzen hezkuntza formala, bere derrigorrezko aliatua den, hezkuntza ez formalik gabe. Horregatik Ikastolen mugimenduaren aisialdi taldetik kudeaturiko Aisiola Hezitzaile Eskolan formakuntza eskaintza areagotu eta zabaldu dugu azken urte hauetan. Hezkuntza ez formalaren eremuak hezkuntza zentroetan baditu bere une eta guneak:. jangela eta eskolaz kanpoko ekintza eta jarduerak, zaintzak… Horretan diharduten langileentzako pentsaturik dagoen ikastaroa prestatua dugu.