MATRIKULAZIOA
ADI! Matrikulazioa bakarka egingo da, hau da, matrikula indibidualak egingo dira, bakoitzak bere matrikula eta bere ordainketa egingo du. Lagun taldean datorrena irakurri “Taldekatzeak eta lagun taldeak” atala.
Matrikulazioa guraso/tutore legalak egingo du eta bera izango da Zirimolarentzat erreferentea.
Izen-emateko epea martxoaren 4tik (10:00etatik aurrera) maiatzaren 14rarte edo plazak agortu arte izango da. OHARRA: plazak bete ahala, txandak itxiko dira izen-emate ordena errespetatuz, horretarako ordainketa eguna da aintzat hartuko dena.
Ordainketa matrikulatzen den momentuan egin behar da “ordainketa pasarela” batean. Denbora mugatua duenez, prest izan behar da ordainketarako erabiliko den txartela.
ONARPENA
Izen-ematea eta ordainketa egoki egin denaren baieztapena matrikula egiterakoan eman den emailera iritsiko da.
Onarpenak izen-ematea itxi eta jarraian bidaliko dira, maiatzaren 14tik aurrera (tartean txandaren bat itxiko balitz posible da jakinarazpen hori lehenago iristea).
BAJA IRIZPIDEAK
-Matrikulazio epearen barruan ikasle batek baja emanez gero, kasu guztietan %10eko erretentzioa izango du.
-Matrikulazio epetik kanpo, kuota ordaindu eta gero %90 itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
- Behar den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
Kuota ordaindu eta gero aurreko arrazoiengatik ez bada %80ko erretentzioa izango du.
-Behin udalekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.
TALDEKATZEAK ETA LAGUN TALDEAK
Taldekatzeak osatzerako orduan lagun taldeak kontutan izango ditugu. Gehienez lau laguneko taldeak onartuko dira eta behin matrikula eginda, ez dira beste talde batekin taldekatuko.
Matrikulan lagun taldeari buruzko galdera bat egongo da. Bertan, 3 izen jarri ahalko dira gehienez, beraz, oso garrantzitsua da lagunekin joan nahi izanez gero, aurretik adostu ze lagun talde izango den eta denen matrikuletan besteen izen-abizenak jartzea. Lagun taldeen izen-abizenetan koinzidentziarik egongo ez balitz, Zirimolak antolatuko ditu azpitaldeak, beti ere irizpide hezitzaileak erabilita. Kontuan hartu taldekatze hauek ekintza puntualetarako direla eta ondoren haur guztiak batera ibiliko direla.
INFORME MEDIKOAK
Haurrak duen gaixotasun, alergia edo behar bereziaren inguruko informazioa matrikulan bertan eman behar da, eta behar den agiria atxiki. Izan ere, sendagaiak emateko, janari bereziak prestatzeko eta haurrak ahalik eta babestuen eta seguruen egoteko behar diren neurriak hartzeko eta antolatzeko denbora behar da. Matrikulazio unean informazio osoa ematerik ez bada, matrikulazioan sortutako erabiltzailearekin sartu eta bere matrikulan igo behar da (honek epe muga bat izango du, hortik aurrera ezingo da matrikula editatu).
Udalekua hasten den egunean ezin da informazioa eraman (azken orduko gauza ez bada, noski). Udalekuetako hezitzaileek ez badute gaixotasun, alergia edo behar berezien informaziorik ezingo dugu berari dagokion kudeaketa egoki bat bermatu, eta, beraz, haurra ezingo da udalekuetan geratu.
UDALEKUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Bilera informatiboak antolatuko dira udalekuak hasi baino lehenago, ekainaren lehen astean. Horietan udalekuetako zehaztasun guztiak emango zaizkizue: sarrera-irteera orduak, zer eraman behar duten, etab. Online izango den bilerarako data eta sarbidea email bitartez jasoko dute familiek maiatza bukaeran, (matrikulazioa egin denean txertatu diren emailetara).
Bilera informatiboak
Ordutegia: 17:00/18:00 euskaraz / 18:00/19:00 gaztelaniaz.
- Ingeles udalekuak (Bermeo eta zarautz): Ekainak 4 (asteazkena).
- Uretan blai (Donostia): Ekainak 3 (asteartea).
- Uretan blai (Lekeitio): Ekainak 4 (asteazkena).
- Euskara Mugara (Lapuebla Labarka): Ekainak 2 (astelehena).
- Natura arnas (Allo): Ekainak 5 (osteguna).
- Gazte topaketak (Allo): Ekainak 9 (astelehena).
- Gazte topaketak (Bermeo): Ekainak 2 (astelehena).
ANAI-ARREBEN DESKONTUAK
Anai-arrebak Zirimolako udalekuetan izena emateagatik deskontua egiten dugu. Udalekuaren ohiko kuota ordaindu behar da eta uztailaren 15etik aurrera anai-arreben deskontuaren itzulketak egiten hasiko gara. Deskontua matrikularen ordainketa egin duenari itzuliko zaio, ordainketa egiteko erabili duen TXARTEL berdinera.
- Familia bereko anai-arreben izen-ematean deskontuak izango dira: matrikulatutako familia bereko bigarrenari, bi matrikularen batez bestekoaren %25 itzuliko zaio. Hirugarrenari, hiru matrikularen batez bestekoaren %50 eta laugarrenetik aurrera doan.
Anai-arreben deskontuak egiteko datuak matrikulan ematen dira, beraz, ez da abisatu behar. Hala ere, matrikulak egiteko garaian abizenak berdin idatzi behar dira ondoren hanka-sartzerik egon ez dadin.
IRUDIEN TRATAMENDUA
Irudien tratamendurako baimena ematen den edo ez matrikulan bertan galdetuko da.
Udalekuetako argazkiak webgunera igoko dira aurrerago adieraziko dugun maiztasunarekin. Bakoitzak matrikulatzerakoan sortutako erabiltzailearekin deskargatu ahal izango ditu.
Irudien tratamendurako baimenik ez bada ematen, ez da zuen seme alabaren udalekuetako argazkirik egongo.
GARRAIOA
Ez dago autobus zerbitzurik. Familia bakoitzaren ardura da haurra udalekuetara eramatea eta bertatik jasotzea. Harrerak, udalekuak garatuko diren ikastolan bertan egingo dira.
Haurra jasotzeko ardura matrikulazioa egin duen guraso/tutore legalarena da, beraz, beste pertsona batek jaso beharko balu aurretik adierazi beharko du.