Udalekuak 2025
udaleku irekiak ikastolan
Udalekuak 2025
7 eguneko udaleku itxiak
Udalekuak 2025
10 eguneko udaleku itxiak
Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.
Gazte topaketak (ALLO)

Laburpena
Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazteen topagunea izango da La Tahona aterpetxea. Gazteen interesak, motibazioak eta beharrizanak aintzat hartuz, askotariko ekintzez eta dinamikez osatutako aste ludikoa izango da bertan egingo duguna. Gazteek, jolasak ematen duen gozamenerako aukera baliatuz, berdinen arteko harremanetan sakontzeko aukera paregabea izango dute. Ekintza ludiko eta erakargarriak eskaintzea da Gazte-Topaketa hauen asmoa, gazteen gozamena asetzeko asmoz eta aldi berean, euskararen erabilera eta motibazioan urratsak eman ditzaten. Euskaraz bizi, gozatu, sortu… daitekeela erakutsi eredu berriak eskainiz.
Programazioa
Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu: ezagutza-dinamikak, txangoak, ur jolasak, igerilekua, gaubelak, tailer anitzak (margogintza, malabarrak, bitxigintza…), ERRONKA, Mugitu-abentura… Harremanetan sakontzeko denbora librea ere izango dute gazteek.
Kokalekua
Udalekuak Allo herrian kokatzen den La Tahona aterpetxean burutuko dira. Aterpetxeak 100 bat laguntzentzat du tokia, eta, barne espazioez gain, belardi eder bat du ekintza ezberdinak (ur-jolasak, gaubelak, tailerrak…) antolatzeko.
Allo Lizarraldean kokatzen den herri txiki eta lasaia da, udalekuetarako ezin hobea. Aterpetxeak eskaintzen dituen azpiegiturez gain, herriak igerilekua, frontoia, plaza eta oinarrizko zerbitzuak dauzka.
Lan-taldea
Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian. Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.
Izen-ematea
Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko.

La Tahona etxea
El Raso plaza 22
31262 Allo
Nafarroa
TXANDA(10 eguneko txanda)
- Hasiera data: 2025-07-06
- Bukaera data: 2025-07-15
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2009 - 2010