Irudia
ONGI ETORRI ZIRIMOLAren webgunera.
Ikastolen Elkarteak, bere jardun zabalean, aisialdiari eskaintzen dion atalera.
Ikastolon ekimenaren indar handienak hezkuntza arautuan edo formalean jartzen badira ere, etorkizuneko euskal herritarrak hezteko, nahitaezkoa da gelatik kanpoko hezkuntzan ere aritzea. Hastapenetik horretan aritu bagara ere, esaterako, 60. hamarkadan sortu genituen Euskal Udalekuak; egun, aisialdiak duen garrantziaren tamainako erantzuna emateko indarberriturik gatoz.
Horretan dihardugu Zirimola osatzen dugun ikastolen mugimenduko kideak; hezkuntza ez-formaletik pedagogia sozialaren bitartez hezten. Elkarrekintzan, EHIren proiektu ugaritako lankideekin, ikastolekin nahiz aisialdi hezitzailearen inguruan bidaide ditugun beste zenbait eragilerekin.