Aurten formatu intentsiboan izango duen zuzendari ikastaroa antolatu dugu: 2026-ko abendutik 2027-ko apirilera.
Ikastaro honen bidez udalekuen antolaketan eta aisialdi proiektuetan zuzendari moduan lan egitea ahalbidetuko dizun Eusko Jaurlaritzak igorritako Aisialdiko Zuzendari Titulua eskuratuko duzu. Zati teorikoari dagozkion 200 orduak hiru hilabetetan zehar burutuko dira, horretarako egonaldiak eta asteburu-pasak baliatuko dira.
Astindu buruak, zirimolatu ikasleen hezitzaile ezagutzak, eta, praktikotasunetik abiatuta, ekin lanari Euskal Herrian aisialdiko zuzendari hezitzaileak behar ditugu-eta!
NON
- Zumaiena ikastolan edo/eta Alloko La Tahona aterpetxean (kopuruen arabera).
PREZIOAK
- 455€ Aisiola Hezitzaile Eskolan hezitzaile titulua atera duten ikasleentzat.
- 495€ Hezitzaile titulua Aisiolatik kanpo eskuratu dutenek.
FORMATZAILE TALDEA
- Zirimolako teknikariak.
IZEN-EMATEA
- ekainaren 1ean zabalduko da, zirimola-eus web orrian.
NOIZ / EGUTEGIA
ORDUTEGIAK
- 5 eguneko egonaldiak: lehen eguneko 10:00tatik azken eguneko 20:00tara.
- Asteburuko egonaldiak: ostiraleko 15:30tatik igandeko 20:00tara.
PRAKTIKAK
Zuzendari praktikak Zirimolaren proiektuetan zein kanpo-elkarteetan egiteko aukera egongo da. Proesu horretan, Aisiolak laguntza emango du ikastaroaren atal teorikoarekin batera praktikak antolatu eta kudeatzeko, 2027-ko uda baino lehen zuzendari titulua izatea bilatuz.
Zirimola