Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Gazte Egonaldiak (BERMEO)

Laburpena

Gazteentzako beren-beregi antolatutako egonaldi hauetan elkabizitza ardatz izango dugu. Norbanakoen izaera eta nahietatik abiatuta eta inguruan ditugun espazio natural eta kulturalak baliatuz, taldean gozatzeko hainbat ekintza ludiko-hezitzaile antolatuko dira. Jolasak, irteerak, ur-kirolak, lagunak, gaubelak… oporrak direlako!

 

Programazioa

Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu: ezagutza-dinamikak, txangoak (Gaztelugatxe), ur-jolasak, hondartza, gaubelak, askotariko tailerrak, itsas txangoa, kayak… Harremanetan sakontzeko denbora librea ere izango dute gazteek.

 

Kokalekua

Udalekuak Bermeoko Eleizalde Ikastolan antolatzen dira. Ikastolak haur eta gazteak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen ditu (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo espazioak…). Gainera, herriko leku lasaietan kokatuta dago, parke, naturgune eta hondartzatik gertu.

 

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian.  Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

 

Izen-ematea

Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko. 

 

Matrikulazioa itxita

 

Irudia

 

ELEIZALDE IKASTOLA

Arene Auzoa, 6 
48370 Bermeo

Bizkaia

 

TXANDA (10 eguneko txanda)

  • Hasiera data: 2025-06-26
  • Bukaera data: 2025-07-05
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2009 - 2010
Prezioa
460.00
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia