Gure ikastaroen hartzaileak, nagusiki, ikastoletan haien ibilbidea amaitzear diren Batxilergoko ikasleak badira ere, ez dira horiek partaide bakarrak; ikastoletatik kanpoko gazteak ere izaten dira gure ikastaroetan. Ateak zabalik dira, gurean, aisialdiaren mundua maite duen ororentzat.
Zirimolarentzat gakoa da hezitzailerik prestatuenak izatea, gure haur eta gazteentzat, nahi dugun aisialdia eskaini ahal izateko. Horretarako sortu zuen Ikastolen Elkarteak 2001ean Aisiola eskola. Esperientzia luze eta aberatsa duen zentroa da gurea.
Bidea hasi genuenetik ez dira alperrik igaro 20 urte baina gehiago. Milaka dira gure hezitzaile eskolatik pasa diren gazteak. Bertan lortu dituzte, ondoren, egonaldi eta udaleku askotan praktikan jarri dituzten aisialdirako trebakuntza eta ezagutzak. Hori guztia instituzioek homologaturiko titulu baten bermeaz.
Aisiolaren formazio eskaintza ordea, ez da mugatzen soilik hezitzaile ikastaroetara. Zenbait urte dira jada hezkuntza ez formalean diren formakuntza beharrei erantzun nahirik gure ikastaroen aukerak zabaldu genituela. Honako ikastaroak egin ahal dira gure eskolan:
- Aisialdiko hezitzaile ikastaroa.
- Aisialdiko zuzendari ikastaroa.
- Jangeletako eta eskolaz kanpoko hezkuntza jardunean ari diren langileentzako ikastaroa.
- Aisialdi inklusiboa. Irakasle zein hezitzaileentzat.
KUDEAKETA POLITIKA 2023-24
Aisiola Hezitzaile eskolak ISO 9001:2015 arauen betekizunei erantzuten dien kalitatezko Kudeaketa Sistema dauka ezarrita.
AISIOLAk bezeroen aurrean, legeak eta guk geuk ezarritako betekizunak betetzeko konpromisoa hartzen du, baita bere Kudeaketa Sistema Integrala etengabeko hobekuntzan garatzeko ardura ere.
- Bezeroen (ikasle eta enpresak) asebetetze maila eta guganako konfiantza areagotu nahi dugu, eskainitako zerbitzuen eta produktuen kalitatea hobetuz, konfiantza sustatuz, gure inguruko enpresekin elkarlanean eta egungo hezkuntza sistemak bultzatzen dituen zeharkako gaitasunen lanketa gure eguneroko jardunean txertatuz.
- Kudeaketa sistemaren diseinu eta garapenean zein dokumentuen onarpenean, Aisiolako langileen parte hartze zuzena bermatzen ditugu.
AISIOLAKO Zuzendariak hartzen dituen konpromiso horiek egoki garatzeko ezinbestekoa da lan taldeko kideen ekarpena eta konfiantza giroa; inguruko enpresak (Ikastolak, gainerako ikastetxeak, kultur eta aisialdi elkarteak, administrazio publikoko erakundeak) aliatu garrantzitsuak dira Aisiolan.
Gure ahalegin guztiak honako eremu hauetan biltzen ditugu:
- AISIOLAn euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak dira. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da Aisiolaren helburua.
- Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzukizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugun lan.
- Horretarako ondo prestatutako formatzaileak ditugu, Aisiolaren zeharkako balioekin bat egiten dutenak eta etengabeko hausnarketa eta hobekuntzarako jarrera dutenak.
Kudeaketa politika honetan adierazitakoa betetzeko konpromisoa hartzen dugu AISIOLAko Zuzendaritza Taldea osatzen dugun kideok.