Udalekuak 2025
Udako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!
Euskara mugaraino eramango dugu, aisialdi hezitzaileaz gozatuz, Arabar Errioxako ertzak ezagutuz eta bertako baliabide kultural eta naturalak dastatuz. Astebetez, Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan ekintza ludikoz beteriko elkarbizitza-gunea sortuko dugu. Mahastietan, upategietan eta Ebron ere euskaraz bizi gara!
Irakurri gehiagoLizarraldea euskal jolas eta jokoen bitartez ezagutzeko aukera paregabea. Allok eta haren inguruak ematen dizkigun baliabide naturalak uztartuz, uda-giroan astebeteko egonaldiak egingo ditugu. Mendi-irteerak, euskal pilota, herri-kirolak, igerilekua, tailerrak, gaubelak… aspertzeko denborarik ez!
Irakurri gehiago
Lekeition biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Lekeitioko inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.
Irakurri gehiagoZurriolan biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Donostiako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.
Irakurri gehiagoEuskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Bermeon gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!
Irakurri gehiagoEuskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Zarautzen gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!
Irakurri gehiagoUdako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!