Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Multi-adventure summer camps (Zarautz)

Laburpena

Euskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira non gazteek ingelesa lantzeko aukera izango duten. Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi eleanitza, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko sortuta dago. Udalekuetako ekintzak bideratzeko interesguneak natura eta kirola izango dira. Udalekua aurrera eramateko ardura izango duten hezitzaileak ingeles hiztunak izango dira.

Programazioa

Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu, tokian tokiko errealitatera egokitutakoak. Zarautzen surf, hondartza, eskalada, txangoak, tailerrak, gaubelak, jolasak eta abar antolatzen dira. 

Kokalekua
Udalekuak Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan antolatzen dira. Ikastolek haur eta gazteak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen dituzte (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo-espazioak…). Gainera, herrietako leku lasaietan kokatuta daude, parke, naturgune eta hondartzatik gertu.

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak ingeles hiztunak dira; batzuk Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta beste batzuk kanpotik (Irlanda eta Erresuma Batua). Denek dute eskarmentu handia aisialdian. Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

Izen-ematea

Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko. 

7 eguneko txandak aukeran

Matrikulazioa itxita

 

 

Salbatore Mitxelena ikastola

Maria Etxe-txiki, 14

20800 Zarautz

Gipuzkoa

 

3. txanda (10 eguneko txanda)

  • Hasiera data: 2025-07-13
  • Bukaera data: 2025-07-22
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2011 - 2012
Prezioa
460.00