Kalitate politika

ASIOLAren duen Kalitate Politikak elkartearen ZIBean (Zeregina, Ikusmira, Balioak) du oinarria.
Horrela dio gure Xedearen atal batek: “Aisiola Euskal Herriko Ikastolen elkartearen Hezitzaile Eskola da, hau da, aisialdiko Hezitzaile eta Zuzendarien formaziorako eskola. AISIOLA euskal izaera duen elkartea da, haur eta gazteentzako aisia hezitzailea sustatzeko lanean diharduena, euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa landuz eta ekologiaren funtsezko balioak transmitituz. Halaber, ISO 9001 kalitate ziurtagiriak ezarritako eskakizunak betetzeko konpromiso sendoa duen erakundea da Aisiola.
Eta era berean hauxe da Aisiolaren IKUSMIRA:
AISIOLAn euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak dira. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da Aisiolaren asmoa.
Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugu lan.
Horretarako ondo prestatutako formatzaileak ditugu, eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak.
Kudeaketa politika honetan adierazitakoa betetzeko konpromisoa hartzen dugu AISIOLAko Zuzendaritza Taldea osatzen dugun kideok.
BALIOAK
- Aisialdi euskalduna, hezitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea sustatzea.
- Ekologia. Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko ardura izatea.
- Aniztasuna aberastasuna dela ulertu eta guztientzat aukera-berdintasuna; bilatzea, sexu, genero, sexualitate, etnia, erlijio, ideia, pentsamendu sozio-politiko, gaitasun eta trebetasun, kultura, familia-egitura, jatorri, fisiko,...dena delakoa izanik ere.
- Elkarlanerako jarrera parte-hartzailea izatea.
- Pertsonen garapen integrala lortzeko, jolasa eta sormenaren garrantziaz jabetzea.
- Euskal gizartearen garapenenean gabiltzan mugimendu sozialaren parte izatea.
- Euskal komunitatearekin konprometitutako lan-taldea izatea.
- Kooperazioa, elkar-laguntza eta elkarlana medio, Euskal Herriko hainbat ikastolen eta udalen arteko harreman sarea osatua izatea.
- Esperientziadun eta kualifikatutako lan-talde baten gidaritza eta koordinazioa.
Gure ZIBa bi urtetan behin berrikusten da eta AISIOLAko pertsona guztiek parte hartzen dute prozesu honetan. Gure ZIBetik zuzenean sortzen da Estrategia, 3 edo 4 urtetako Plan Estrategiko batean gauzatzen dena. Estrategia hau urtero garatzen da Kudeaketa Planaren bitartez eta urtean behin ebaluatzen da, plan honi Zuzendaritza Taldeak egiten dion berrikusketaren bidez. Kudeaketa Plana Aisiolak dituen prozesuen bitartez garatzen da. Prozesuak dira gure Estrategiak dituen helburuak beteko diren berme nagusiak.
Data: 2022ko iraila| Berrikusketa zkia: 3