Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Natura Arnas - Joko, jolas eta plast!

Laburpena

Lizarraldea ezagutzeko aukera paregabea, euskal jolas eta jokoen bitartez. Allok eta haren inguruak ematen dizkigun baliabide naturalak uztartuz, uda-giroan astebeteko egonaldiak egingo ditugu. Mendi-irteerak, euskal pilota, herri-kirolak, igerilekua, tailerrak, gaubelak… aspertzeko denborarik ez!

 

Programazioa

Programazioak hainbat ekintza mota jasotzen ditu: ezagutza dinamikak, tailerrak, txangoak (UREDERRA), herri-kirolak, pilota, ur jolasak, igerilekua, gaubelak, margoketa tailerra… Harremanetan sakontzeko denbora librea ere izango dute.

 

Kokalekua

Udalekuak Allo herrian kokatzen den La Tahona aterpetxean burutuko dira. Aterpetxeak 100 bat laguntzentzat du tokia, eta, barne espazioez gain, belardi eder bat du ekintza ezberdinak (ur-jolasak, gaubelak, tailerrak…) antolatzeko. 

Allo Lizarraldean kokatzen den herri txiki eta lasaia da, udalekuetarako ezin hobea. Aterpetxeak eskaintzen dituen azpiegiturez gain, herriak igerilekua, frontoia, plaza eta oinarrizko zerbitzuak dauzka. 

 

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian.  Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

 

Izen-ematea

Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko. 

 

Matrikulazioa itxita

 

LA TAHONA ETXEA

El Raso plaza 22

31262 Allo

Nafarroa

1. txanda

  • Hasiera data: 2025-06-22
  • Bukaera data: 2025-06-28
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2013 - 2015

2. txanda

  • Hasiera data: 2025-06-29
  • Bukaera data: 2025-07-05
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2013 - 2015
Prezioa
300.00
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia