Udalekuak 2025
udaleku irekiak ikastolan
Udalekuak 2025
7 eguneko udaleku itxiak
Udalekuak 2025
10 eguneko udaleku itxiak
Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.
Eman Hegoak

Laburpena
Eman Hegoak udako oporretan, aste beteko txandetan, Euskal Herriko haurrentzat antolatzen diren udaleku irekiak dira.
Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta ikastola bera da egitasmoa antolatzen duena. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek, aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan, udako giroaz, lagunekin eta euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Programazioa
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokituta dago eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko jarduera-multzoa da. Aste bakoitzean interesgune bat proposatuko da, eta horren inguruan ekintza ezberdinak antolatuko dira.
Hauxe da programazio eredu bat, eredu orientatibo bat da (urtero aldatzen dira gaiak eta ekintzak):
9:00-9:20 | - Harrera (malgua) - Txokoetan Jolas autonomoa. | - Harrera (malgua) - Txokoetan Jolas autonomoa. | - Harrera (malgua) - Txokoetan Jolas autonomoa. | - Harrera (malgua) - Txokoetan Jolas autonomoa. | - Harrera (malgua) - Txokoetan Jolas autonomoa. |
9:20-11:00 | Ezagutza jolasak Jolas Kooperatiboak | Girotze jolasak Twister erraldoia | Jolas gidatuak Tangram erraldoia | Egun osoko irteera | AZKEN JAIALDIA Murala |
11:00-11:20 | Atsedenaldia. | Atsedenaldia. | Atsedenaldia. | Atsedenaldia. | Atsedenaldia (MERENDOLA). |
11:20-12:40 | Paraxutarekin jolasean | ATSEDEN OSTEKO IRTEERA Altxor biltzailea | Ur Gynkana | Egun osoko irteera Soka saltoa eta jolasak | Jaialdia eta agurra. |
12:40-13:00 | Eguneko asanblada. Irteera malgua. | Eguneko asanblada. Irteera malgua. | Eguneko asanblada. Irteera malgua. | Eguneko asanblada. Irteera malgua. | Eguneko asanblada. Irteera malgua. |
Kokalekua
Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira, eta horrez gain, astero txangoak egingo dira inguruko parke eta eremu naturaletara.
Lan-taldea
Udalekuetan lanean arituko diren hezitzaileak ikastola eta inguru hurbileko pertsonak dira. Guztiek Aisialdiko begirale titulua daukate eta horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.
Izen-ematea
Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea. Izena emateko kontsultatu zure ikastolan.
Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira, eta horrez gain, astero txangoak egingo dira inguruko parke eta eremu naturaletara.
1. txanda
- Hasiera data: 2025-06-23
- Bukaera data: 2025-06-27
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2021
2. txanda
- Hasiera data: 2025-06-30
- Bukaera data: 2025-07-04
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2021
3. txanda
- Hasiera data: 2025-07-07
- Bukaera data: 2025-07-11
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2021
4. txanda
- Hasiera data: 2025-07-14
- Bukaera data: 2025-07-18
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2021
5. txanda
- Hasiera data: 2025-07-21
- Bukaera data: 2025-07-24
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2021