Skip to main content

Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Zeregina

IKAS KULTUR ELKARTEA (IKE) AISIOLA Euskal Herriko Ikastolen elkartearen Aisialdi Eskola da, hau da, aisialdiko Begirale eta Zuzendarien formaziorako eskola. IKE AISIOLA euskal izaera duen elkartea da, haur eta gazteentzako aisia hezitzailea sustatzeko lanean diharduena, euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa landuz eta ekologiaren funtsezko balioak transmitituz. Halaber, ISO 9001 kalitate ziurtagiriak ezarritako eskakizunak betetzeko konpromiso sendoa duen erakundea da IKE.

Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Ikusmira

IKE AISIOLAren asmoa, euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertuta eta jolasa nahiz sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da.

Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugun lan.

Horretarako ondo prestatutako formatzaileak dauzkagu eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak.

Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Balioak

  • Aisialdi euskalduna, hezitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea sustatzea.
  • Ekologia. Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko ardura izatea.
  • Aniztasuna aberastasuna dela ulertu eta guztientzat aukera-berdintasuna bilatzea, sexu, genero, sexualitate, etnia, erlijio, ideia, pentsamendu sozio-politiko, gaitasun eta trebetasun, kultura, familia-egitura, jatorri, fisiko,...dena delakoa izanik ere.
  • Elkarlanerako jarrera parte-hartzailea izatea.
  • Pertsonen garapen integrala lortzeko, jolasa eta sormenaren garrantziaz jabetzea.
  • Euskal gizartearen garapenenean gabiltzan mugimendu sozialaren parte izatea.
  • Euskal komunitatearekin konprometitutako lan-taldea izatea.
  • Kooperazioa, elkar-laguntza eta elkarlana medio, Euskal Herriko hainbat ikastolen eta udalen arteko harreman sarea osatua izatea.
  • Esperientziadun eta kualifikatutako lan-talde baten gidaritza eta koordinazioa. Etapa hau bakarrik udalekuetan, kanpamentuetan, aisialdirako talde batean, martxa edo ibilbide batean programatutako jarduera praktikoan esku hartuta garatu ahal izango da.

Aisialdiko esperientzian trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean: talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...