Skip to main content

Udararen hondarrean udazkenarekin bat urtero ematen zaio hasiera ikasturteari ikastola eta ikastetxeetan. Zirimolan aisialdi zerbitzuak urtaro guztietan eskaintzen ditugu. Udazkenean ikasturtea ekitearekin bat lehen 3 egonaldi egiteko aukera eskaintzen dugu. Negua amaitu orduko udaberrian ere berriz eskaintzen direnak, ikasturte amaierako tenorean ikastola eta ikastetxe nahiz edonolako taldeek aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz goza dezaten. Zirimolaren lan moldeak jarraituz (formazioa, sorkuntza, gauzatzea eta ebaluazioa) sorturiko programazioak gauzatzen dituzte gure Aisiola hezitzaile eskolatik pasatako 150etik gora hezitzailek egonaldi hauetan.

Beren beregi dagokion egonaldirako sortua izan den programaren gaineko eta, oro har, egonaldiren gaineko formakuntza espezifikoa jasotzen du aldioro hezitzaile taldeak.