Skip to main content

Harrera- eta murgiltze-plana: Pulunpa (e) ta Xin!

2023/07/18

Azken urteetako migrazio-prozesuek, besteak beste, Euskal Herriko testuinguru soziolinguitikoa aldatu dute. Beraz, guztion erronka da, gutxiagotuta dagoen gure hizkuntza eta kultura zainduz, kulturartekotasunetik iritsi berriak direnen harrera-herria izatea. Horregatik, atxikimendutik, jolasetik, hots, ludikotasunetik abiatzen den harrera-plan bat garatu dugu, ikastolako beste eragileekin lankidetzan eta hezkuntza-komunitate osoa aintzat hartuta, iritsi berriak direnak gustura sentiaraztea den gure helburua, elkarrengandik ikasi, elkarrekin gozatu eta etorkizuneko Euskal Herri euskalduna eraikitzeko. 

 

Lehengo aldiz, Orereta ikastolan aplikatu zen harrera-plana eta bertan egindako ekintza-ikerketak Euskaltzaindiako mintzola-saria irabazi zuen. Hurrengo ikasturtean, Oiongo San Bizente ikastola, Lazkaoko San Benito ikastola eta Gernikako Seber Altube ikastola murgilduko dira abentura honetan. 

 

Interesik baduzue idazi hona: zirimola@ehi.ikastola.eus

 

Azken albisteak

Irudia
Negulekuak 2024-25
2024-11-25
Neguko opor hauetan ere Negulekuak antolatuko ditugu ikastolan bertan. Izen ematea abenduaren 8rarte zabalik ondorengo ikastoletan : Andramari, Eguzkibegi, Orereta, Larramendi, Jaso, Uretxindorra, Betiko, Eleizalde,Abusu,…
Irudia
manko
2024-06-18
2024-2025 ikasturterako Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean eskainiko dugun hezitzaile ikastaroko izen ematea zabalik dugu!
Irudia
allo
2024-05-16
Itxi berri ditugu gure udalekuen izen emateak. 2800 izen-emate baino gehiago izan ditugu! Eskerrik asko denoi! Udan ikusiko dugu elkar!