Skip to main content

Harrera- eta murgiltze-plana: Pulunpa (e) ta Xin!

Azken urteetako migrazio-prozesuek, besteak beste, Euskal Herriko testuinguru soziolinguitikoa aldatu dute. Beraz, guztion erronka da, gutxiagotuta dagoen gure hizkuntza eta kultura zainduz, kulturartekotasunetik iritsi berriak direnen harrera-herria izatea. Horregatik, atxikimendutik, jolasetik, hots, ludikotasunetik abiatzen den harrera-plan bat garatu dugu, ikastolako beste eragileekin lankidetzan eta hezkuntza-komunitate osoa aintzat hartuta, iritsi berriak direnak gustura sentiaraztea den gure helburua, elkarrengandik ikasi, elkarrekin gozatu eta etorkizuneko Euskal Herri euskalduna eraikitzeko. 

 

Lehengo aldiz, Orereta ikastolan aplikatu zen harrera-plana eta bertan egindako ekintza-ikerketak Euskaltzaindiako mintzola-saria irabazi zuen. Hurrengo ikasturtean, Oiongo San Bizente ikastola, Lazkaoko San Benito ikastola eta Gernikako Seber Altube ikastola murgilduko dira abentura honetan. 

 

Interesik baduzue idazi hona: zirimola@ehi.ikastola.eus

 

Azken albisteak

Irudia
lekitto
Zirimolaren udalekuetako hezitzaile edo zuzendari izan nahi duzu?  
Irudia
testua
Zirimola Ikastolen aisialdi taldeak uda honetarako euskarazko aisialdi eskaintza zabalago eta bidezkoagoa aurkeztu du, plaza gehiago eskainiz eta beka sistema propioa lehen aldi
Irudia
Praktikaldi pilotua 1
Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei biderat