Skip to main content

2023/24 ikasturtea, askotariko eskaintzak, urte osoan zehar

2023/07/21

Udako aisialdirako egitasmoak eskaintzen hasi ginen Zirimolan hastapenean. Urte batzuk badira, ordea, urte osorako askotariko eskaintzak ditugula, ikastoletan bertan burutzekoak bezala, ikastoletatik kanpo ere egitekoak ere badirenak. Alloko Tahona aterpetxeak, gainera, aukera gehiago ireki ditu.

Opor aurreko azken egun hauetan datorren ikasturteari begira lanean dihardugu jada, kurtso berriko urtaroa guztietarako ZIRIMOLAren ekimenak diseinatu eta planifikatzen. Hezkuntza ez formalaren eremuan eskaintza oparoa egin eta kalitatezko zebitzua ematea dugu helburu, etengabeko ikaskuntzaren filosofiaz.

Ohi bezala hiru ardatzetan oinarrituko da, gure eskuhartzea: formakuntza, aisialdi ekimen eta egitasmoak eta harrera eta murgiltze programak.

Ongi merezitako oporrak izango ditugu laster eta indar berriz ekingo diogu ikasturteari, udazkenean jada ikasturteko lehen egonaldi eta ikastaroei ekiteko.

Ongi pasa eta gozatu oporrak guztiok, itzuleran zain izango zaituztegu hezkunzatren eremu ez formalean eragiten jarraitzeko.

Azken albisteak

2023-11-07
Neguko opor hauetan ere Negulekuak antolatuko ditugu Zirimolan eta izen ematea zabalik dugu jada. Negulekuak ikastolan bertan egingo dira, goizez.
2023-10-23
Urriaren 20an Odei eta Aritz Zirimolako lankideak Mintzola mintegian egon ziren Pulunpa (e)ta Xin! harrera- eta murgiltzeko-planeko eta Arikalako ikerketako lehen urteko emaitzak aurkezten.
2023-10-17
Aurreko asteburuan Aisiolako taldeak hartuko dituzten formatzaileen prestakuntza-saioa egin genuen Ibaizabal ikastolan.
2023-10-13
Pulunpa (e) ta Xin! egitasmoko formakuntzak amaitu ditugu jada. Hilabete hauetan zehar Seber Altube, San Bizente eta San Benitoko irakasleekin egon dira Odei eta Jone Zirimolako kideak.