Skip to main content

Zirimolako udalekuetan lan egin nahi duzu?: hezitzaile eta zuzendarientzako lan deialdia

Irudia
lekitto

Zirimolaren udalekuetako hezitzaile edo zuzendari izan nahi duzu?  

Martxoaren 2an zabalduko dugu izen‑ematea; ez galdu aukera eta batu udako proiektura! 
Izen‑emateko epea martxoaren 2tik 16ra izango da.  Eskaerak eta curriculuma bidaltzeko bide bakarra Zirimola.eus webguneko izen‑emate orria izango da; beste bideetatik jasotako eskaerak ez dira aintzat hartuko. 
Ikasturte honetan Zirimolan izena eman baduzu, eta dagoeneko adierazi baduzu udalekuetan parte hartu nahi duzula, ez duzu berriz izen‑ematerik egin behar; zure hautagaitza kontuan hartu dugu jada.  Iaz udalekuetan lan egin bazenuen, eta jarraitzeko asmoa baduzu, berdin: ez duzu berriz izenik eman beharrik.  Aldiz, iaz edo aurten praktikak egin badituzu, baina ez baduzu adierazi udalekuetan hezitzaile edo zuzendari izan nahi duzula, izen‑ematea egin behar duzu. 


Eskatzen dugun gutxieneko profila honakoa da:  
- Hezitzaile titulua edukitzea (Euskal Herrian egiaztatua) 
- Euskalduna izatea 


Eskaerak eta kurrikuluma jaso ondoren, Zirimolak hautagaiekin elkarrizketak egingo ditu, eta derrigorrezkoa izango da deitutako egunean elkarrizketara agertzea.  Elkarrizketak honako egun hauetan izango dira: 
- Bilbo: apirilak 16 
- Donostia: apirilak 14 eta 22 


Elkarrizketetatik aukeratutako pertsonek formazio saio bat jasoko dute, eta derrigorrezkoa izango da formazio horretan parte hartzea, udalekuetako taldera batu aurretik. 
 

Azken albisteak

Irudia
Praktikaldi pilotua 1
Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei biderat
Irudia
Negulekuak 2024-25
Negua iristear den honetan iritsi da gabonetako NEGULEKUETAN izena emateko garaia!Mari Domingi eta Olentzero etortzear dira eta une hauek lagunen goxotasunean gozatzea baino hoberik ez da.NOIZ: Neguko op
Irudia
Eskia 2025
Eski egonaldia urte luzez izan da neguko aisialdi programazioaren eskaintza nagusia. Aurten ere eski irteerak eskainiko ditugu; haur eta gazteek ingurumenarekiko eta mendiarekiko konpromezua sustatuko dugu aisialditik eta…