Pasar al contenido principal

2023/24 ikasturtea, askotariko eskaintzak, urte osoan zehar

Udako aisialdirako egitasmoak eskaintzen hasi ginen Zirimolan hastapenean. Urte batzuk badira, ordea, urte osorako askotariko eskaintzak ditugula, ikastoletan bertan burutzekoak bezala, ikastoletatik kanpo ere egitekoak ere badirenak. Alloko Tahona aterpetxeak, gainera, aukera gehiago ireki ditu.

Opor aurreko azken egun hauetan datorren ikasturteari begira lanean dihardugu jada, kurtso berriko urtaroa guztietarako ZIRIMOLAren ekimenak diseinatu eta planifikatzen. Hezkuntza ez formalaren eremuan eskaintza oparoa egin eta kalitatezko zebitzua ematea dugu helburu, etengabeko ikaskuntzaren filosofiaz.

Ohi bezala hiru ardatzetan oinarrituko da, gure eskuhartzea: formakuntza, aisialdi ekimen eta egitasmoak eta harrera eta murgiltze programak.

Ongi merezitako oporrak izango ditugu laster eta indar berriz ekingo diogu ikasturteari, udazkenean jada ikasturteko lehen egonaldi eta ikastaroei ekiteko.

Ongi pasa eta gozatu oporrak guztiok, itzuleran zain izango zaituztegu hezkunzatren eremu ez formalean eragiten jarraitzeko.

Últimas noticias

Irudia
Praktikaldi pilotua 1
Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei biderat
Irudia
Negulekuak 2024-25
Negua iristear den honetan iritsi da gabonetako NEGULEKUETAN izena emateko garaia!Mari Domingi eta Olentzero etortzear dira eta une hauek lagunen goxotasunean gozatzea baino hoberik ez da.NOIZ: Neguko op
Irudia
Eskia 2025
Eski egonaldia urte luzez izan da neguko aisialdi programazioaren eskaintza nagusia. Aurten ere eski irteerak eskainiko ditugu; haur eta gazteek ingurumenarekiko eta mendiarekiko konpromezua sustatuko dugu aisialditik eta...