Skip to main content

AISIOLA Euskal Herriko Ikastolen elkartearen hezkuntza ez formaleko eskola da, eta Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldearen barruan kokatzen den proiektua da. 2001az geroztik hezkuntza ez formaleko formakuntzaz arduratzen da, gehien bat Hezitzaile eta Zuzendari ikastaroetaz. 

AISIOLAn Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ardatz hartuta, heziketak barnebiltzen duen eremu ez formaleko programak diseinatu eta inplementatzen dira, Ikastolako Hezkuntza Marko Orokorrari ekarpena eginez. Halaber, ikastolatako ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzukizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko. 

Horretarako, ISO 9001 Kalitate Ziurtagiriak ematen duen 16 urtetik gorako gazteentza aisialdiko hezitzaile zein zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroa eskaintzen da. Modu horretan, bertatik ateratzen diren hezitzaileak dira arestian jasotako puntuetan azaldutako egitasmo guztiak blaitu, eta Zirimolako lantaldeko teknikariekin batera, horien helburuak zehaztutako marko pedagogikoaren baitan garatzen direla ziurtatzen dutenak.

Aipatutako ikastaroak bideratzeko bada, ongi prestatutako formatzaileak dauzkagu eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak. 

Helburuak

Euskal Herriko ikastolek aurrezarritako helburu pedagogikoekin bat eginez eta ikusmira gisa definitutako pertsona-ereduaren garapena sustatuz, gazteen euskalduntasunean, izaera kooperatiboan eta eraldatzailean ekarpena egitea.

Zirimolako Hezitzaile Eskolan parte hartzen duten ikasleek hezitzaile eta zuzendari titulua eskuratzea.

Zirimolako kideen prestakuntza bideratzea.

Euskal Herriko aisialdi hezitzailearen baitan lanean dauden eragileekin bat eginez lan komunitarioan parte hartu eta herrigintzatik eragitea.

Balioak

  • Euskalduna: euskara eta euskal kultura ardatz dituena.
  • Ingurumenarekin konprometitua.
  • Hurbilekoa: ikasle, haur, familia, ikastola eta eragileekin hurbileko harremana duena.
  • Profesionala: pertsona kualifikatuekin kudeatutako esku-hartze serioa parte hartzen duten agente guztiekin.
  • Bizikidetza erdigunean jartzen duena.