Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Izen-ematea martxoaren 4tik aurrera plazak agortu arte. Azkar ibili!

Euskara Mugara - Sortu, izan, gozatu!

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2015 - 2017

Euskara mugaraino eramango dugu, aisialdi hezitzaileaz gozatuz, Arabar Errioxako ertzak ezagutuz eta bertako baliabide kultural eta naturalak dastatuz. Astebetez, Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan ekintza ludikoz beteriko elkarbizitza-gunea sortuko dugu. Mahastietan, upategietan eta Ebron ere euskaraz bizi gara!

Natura Arnas - Joko, jolas eta plast!

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2016

Lizarraldea euskal jolas eta jokoen bitartez ezagutzeko aukera paregabea. Allok eta haren inguruak ematen dizkigun baliabide naturalak uztartuz, uda-giroan astebeteko egonaldiak egingo ditugu. Mendi-irteerak, euskal pilota, herri-kirolak, igerilekua, tailerrak, gaubelak… a zer nolako plana!

Gazte egonaldiak (BERMEO)-Zeinen ederra izango den!

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2010 - 2012

Gazteentzako bereziki antolatutako egonaldi hauetan elkarbizitza eta euskararen aberastasuna ardatz izango ditugu. Norbanakoaren izaera eta nahietatik abiatuta eta inguruan ditugun espazio natural eta kulturalak baliatuz, taldean gozatzeko hainbat ekintza ludiko-hezitzaile antolatuko dira. Jolas eta jokoak, irteerak, ur-kirolak, lagunak, gaubelak...oporrak lagunartean ederragoak direlako!

Uretan Blai (Lekeitio)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2015

Euskal Herriko kostan barrena murgilduko gara eta urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan eta kulturan izan duten eragina biziko dugu. Modu horretan, haur eta gazteek naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta herrietako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez. Itsasoa, lagunak eta oroitzapenak udako protagonistak bilakatuko dira!

Uretan Blai (Zurriola)

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2016

Euskal Herriko kostan barrena murgilduko gara eta urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan eta kulturan izan duten eragina biziko dugu. Modu horretan, haur eta gazteek naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta herrietako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez. Itsasoa, lagunak eta oroitzapenak udako protagonistak bilakatuko dira!

Uretan Blai (Bermeo)

Uretan Blai (Zarautz)

Gazte topaketak (ALLO)-Gaztea naiz eta zer!

Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2010 - 2011

Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazteen topagunea izango da La Tahona aterpetxea. Gazteen interesak, motibazioak eta beharrizanak aintzat hartuz, askotariko ekintzez eta dinamikez osatutako aste ludikoa izango da bertan egingo duguna. Gazteek, jolasak ematen duen gozamenerako aukera baliatuz, berdinen arteko harremanetan sakontzeko aukera paregabea izango dute.

Udalekuak 2026

Udako aisialdi eskaintza osoa ondorengo estekan eskuratu dezakezue!

Irudia
Eduki blokeko fondoko irudia