Zirimola Ikastolen aisialdi taldeak uda honetarako euskarazko aisialdi eskaintza zabalago eta bidezkoagoa aurkeztu du, plaza gehiago eskainiz eta beka sistema propioa lehen aldiz martxan jarriz. Helburua da haur eta gaztetxoek, egoera ekonomikoa edozein dela ere, euskaraz biziko diren uda esperientziak eskuragarri izatea, euskararen biziberritzean jauzia emateko aisialdia ere lehentasunezko eremu gisa kokatuz.
Beka sistema propioa: aukera berdintasuna euskarazko aisialdian
Uda honetatik aurrera, Zirimolak beka sistema propioa jarriko du martxan. Lehen urte honetan 50 plaza zaurgarritasun egoeran dauden haur eta gaztetxoentzat gordeko ditu. Errenta maila edozein dela ere euskarazko udaleku eta egonaldietan parte hartzeko aukera bermatzeko.
Beka-sistemarako izen ematea otsailaren 4an irekiko da, eta hortik aurrerako epean jasoko dira eskabideak, martxoaren 4an zabalduko den izen emate orokorraren aurretik. Horri esker, familien egoera sozioekonomikoa aintzat hartu, laguntza banaketa bidezkoa egin eta, ondoren, udako udaleku eta egonaldietarako matrikulazio prozesua lasaitasun handiagoz egin ahal izango da.
Argibideak
Ezinbestekoa izango da arinago argibideak dokumentoa irakurtzea, beka eskatzeko baldintzak betetzen dituzuen konfirmatzeko eta beharrezko dokumentazioa prestatzen hasteko. .
Beka eskaera
Beka eskaerak jasotzeko epea otsailaren 4tik 15era irekita egongo da. Eskaera bideratzeko ondorengo galdetegia bete beharko da.
Ebatzien jakinarazpena otsailaren 23tik 27ra egingo da telefonoz eta helbide elektronikoz.
Galdera edo zalantzen aurrean idatziguzue: zirimola@ikastolak.eus
Zirimola