Skip to main content

AISIOLAren kudeaketa-eredua Zeregin, Ikusmira eta Balioen (ZIB) dokumentuan oinarritzen da. ZIB horretatik abiatuta, hiru urterako Estrategia Plana eta adierazleak diseinatzen dira, helburuak Kudeaketa Planean jasotako 6 prozesuen bidez garatuz.

Ikusmira estrategikoa

AISIOLAren asmoa, euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertuta eta jolasa nahiz sormena ikasteko eta garatzeko  berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da.

Aisiolan Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ardatz hartuta egiten dugu lan, eta marko horren baita eremu ez formaleko programak diseinatu eta inplementatzen dira, Ikastolako Hezkuntza Marko Orokorrari ekarpena eginez. Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugun lan. Horretarako ondo prestatutako formatzaileak dauzkagu eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak.

Proiektuaren ildo nagusiak:

  • Hezitzailea eta euskalduna: Euskararen normalizazioa eta euskal kulturaren transmisioa eremu ez-formalean.
  • Astialdian oinarritua: Aisialdiko hezitzaile gaien formazio espezifikoa.
  • Baloreetan oinarritutako formazio integrala: Ezagutzaz harago, baloreen transmisioan apustu egiten duen hezkuntza.
  • Kalitatezkoa: ISO 9001 araudiaren eta etengabeko hobekuntzaren bermearekin.

Gure balioak:

  • Aisialdi euskalduna, hezitzailea eta eraldatzailea.
  • Ekologia: Ingurumenarekiko ardura.
  • Aniztasuna: Aukera-berdintasuna etnia, genero edo gaitasun ororen gainetik.
  • Elkarlana: Jarrera parte-hartzailea eta ikastola/udal harreman-sarea.
  • Garapen integrala: Jolasa eta sormena erdigunean.
  • Konpromisoa: Euskal gizartearekin eta komunitatearekin konprometitutako lantaldea.

Ikusmira helburuak

  • IH 1: HEFeko (Hezkuntza Ez-Formala) erreferente bihurtzea formazio eta aholkularitzan.
  • IH 2: Ikasleen lan-munduratzea indartzea, ikastolen hezitzaile harrobi gisa.
  • IH 3: Pertsona Ereduari lotutako ikas-irakaskuntza prozesuak diseinatu eta ebaluatzea.
  • IH 4: AISIOLAren kanpo irudia indartzea.
  • IH 5: HEF markoarekin konprometitutako lantalde kualifikatua sustatzea.
  • IH 6: Egoera ekonomikoaren sendotasuna mantentzea.

Kudeaketa politika

 

AISIOLAk ISO 9001:2015 arauaren araberako Kudeaketa Sistema Integrala du. Konpromisoa hartzen dugu bezeroen eskakizunak eta lege-betekizunak betetzeko, betiere etengabeko hobekuntza eta zuzendaritzaren irakurketa objektiboa hobekuntzarako bide gisa erabiliz.

  • Gure kalitate politika