Aurkezpena

Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti. ZIRIMOLAK Ikastolen aisialdi taldeak gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna.  Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan.

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena.

Zirimolaren jarduera nagusiak:

  • Gelaz kanpoko eremuan lanean aritzeko hezitzaileen formazioaz arduratzen gara “AISIOLA hezitzaile eskola” ren bitartez.
  • Uda sasoiko egonaldien eskaintza.
  • Urtean zehar, beste hainbat gune hezitzaile dinamizatzeaz ere arduratzen gara: Eman hegoak (udaleku irekiak neguko eta udaberriko oporretan), Ur egonaldiak Zuhatzako uhartean,  neguko eski egonaldiak, surf egonaldiak Zarautzen, Pulunpa euskara sustatzeko murgiltze astea, jangelako langileentzako etaeskolaz kanpoko jardueretako langileentzako formazioak, Alloko aterpetxean egonaldiak.....

 

Edukietan zein egiteko moduetan balio hezitzaile berak izango dira ardatz:

  • Autonomian hezi: haurraren eta gaztearen autonomian eragitea da egonaldi guztien helburua. Gainera, bizitzako egoera errealak bizitzeko denbora eta eremua da aisialdiarena.

  • Norbanakotik kolektibora: Haur  eta gaztearen autonomiatik edo eraikuntza pertsonaletik eraikuntza kolektibora iritsiko gara egonaldietan, herrigintzara. Taldean lan eginez, erabaki kolektiboak errespetatzea izanik gure iparrorratza.

  • Ekintzailetasunean hezi: hartzaile pasibo izan ordez, partaide aktibo bilakatzeko praktiketan oinarrituko da gure jarduna.

  • Denontzako aisialdia: ikasle bakoitzaren gaitasun eta beharrak desberdinak dira eta aniztasun hori kontuan hartuta bizikidetza egoki bati ekingo dio taldeko kide orok.

  • Parekidetasunean hezi: gizon/emakume rolek dakarten botere desorekarik gabe, berdintasuna izango da aisialdiko praktika ororen oinarri.

  • Euskaldun eleaniztunak: ikaslearen konpetentzia linguistikoak bizitzako egoera errealetan eraginkorrak izateko, euskara ardatz duen ingelesaren ikaskuntzak toki zabala du gure eskaintzan. Hizkuntza batek kultura bat dakar berarekin, hizkuntzen eta kulturen aniztasunari lekua eginez, elkar ezagutuz eta bizipenak pilatuz, komunitateak bi noranzkoetan aberasten dira.

2019ko udako aisildi eskaintzaren spota

 

Gurekin harremanetan jartzeko:

zirimola@ehi.ikastola.eus

Euskal Herriko Ikastolak “EHI” (Aisialdia)

Errotazar bidea, 126

20018 Donostia

 

Telf: (00 34) 94 336 96 37

Fax: (00 34) 94 346 52 94