Eman hegoak
Ekainean eta uztailean zehar ikastolan bertan egiten diren goizeko udalekuak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta daude.
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen zaio, eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko helburuz, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa garatzen da.
Enjoy english
Ekainean eta uztailean haurrak taldean eta modu ludikoan ingelesez aritzeko ikastolan bertan egiten diren goizeko udalekuak dira. Aurten ere Ikastolen Elkarteak udaleku honetarako beren-beregi sortutako ikasmateriala erabiliko da, jasotako balorazioekin eta hobekuntza- proposamenekin moldatua. Udalekuak aurrera eramateko ardura izango duten hezitzaileak ingeles hiztunak dira. Ikastolek nahi izanez gero, gainera, hezitzaile horiek jatorriz ingeles hiztunak izan daitezke.