Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Kirolez blai_Mugitu, jolastu eta gozatu kirolarekin!

Laburpena

Kirolez Blai udako oporretan, aste beteko txandetan, Euskal Herriko haur nagusienentzat (LH3-6) antolatzen diren udaleku irekiak dira.

Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta ikastola bera da egitasmoa antolatzen duena. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek, aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan, udako giroaz, lagunekin eta euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.

 

Programazioa

Programazioa adin-tarte bakoitzari egokituta dago eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko jarduera-multzoa da. Aste bakoitzean kirol-sekuentzia ezberdin bat proposatuko da, eta horren inguruan joko, jolas eta ekintza ezberdinak antolatuko dira.

Hauxe da programazio eredu bat, eredu orientatibo bat da (urtero aldatzen dira gaiak eta ekintzak):

 

Ordua

Astelehena: Taldearen sorrera

Asteartea: Trebetasunak

Asteazkena: Kirol-aurrekoak

Osteguna: Estrategia eta Natura

Ostirala: Olinpiada Eguna

09:00 - 09:20

Harrera malgua eta jolas autonomoa txokoetan 

Harrera malgua eta jolas autonomoa txokoetan.

Harrera malgua eta jolas autonomoa txokoetan.

Harrera malgua eta jolas autonomoa txokoetan.

Harrera malgua eta jolas autonomoa txokoetan.

09:20 - 11:00

Ezagutza eta Girotzea

Jolas Kooperatiboak

Kirol-aurreko jolasak 

Natura-erronka erraldoiak

OLINPIADEN HASIERA

11:00 - 11:20

Atsedenaldia: 

Atsedenaldia.

Atsedenaldia

Atsedenaldia

Atsedenaldia (Merendola)

11:20 - 12:40

Konfiantza eraikitzeko jolasak

Orientazioa

Ur-Gynkana

Estrategia jolas eta jokoak

OLINPIADEN muina eta AMAIERA EKITALDIA

 

Kokalekua

Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira, eta horrez gain, astero txangoak egingo dira inguruko parke eta eremu naturaletara.

 

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko diren hezitzaileak ikastola eta inguru hurbileko pertsonak dira. Guztiek Aisialdiko begirale titulua daukate eta horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

 

Izen-ematea

Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea. Izena emateko kontsultatu zure ikastolan.

 

Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira.