Udalekuak 2026
udaleku irekiak ikastolan
Udalekuak 2026
udaleku itxiak
Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.
Eman Hegoak
Laburpena
Eman Hegoak udako oporretan, aste beteko txandetan, Euskal Herriko haur txikienentzat (HH-LH2) antolatzen diren udaleku irekiak dira.
Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta ikastola bera da egitasmoa antolatzen duena. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek, aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan, udako giroaz, lagunekin eta euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Programazioa
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokituta dago (HH eta LH etapak bereizita) eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko jarduera-multzoa da. Aste bakoitzean interesgune bat proposatuko da, eta horren inguruan ekintza ezberdinak antolatuko dira.
Hauxe da programazio eredu bat, eredu orientatibo bat da (urtero aldatzen dira gaiak eta ekintzak):
Kokalekua
Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira, eta horrez gain, astero txangoak egingo dira inguruko parke eta eremu naturaletara.
Lan-taldea
Udalekuetan lanean arituko diren hezitzaileak ikastola eta inguru hurbileko pertsonak dira. Guztiek Aisialdiko begirale titulua daukate eta horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.
Izen-ematea
Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea. Izena emateko kontsultatu zure ikastolan.
Udalekuak Euskal Herriko Ikastoletan burutuko dira (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea). Ikastolako kanpo-espazioak lehenetsiko dira, eta horrez gain, astero txangoak egingo dira inguruko parke eta eremu naturaletara.
Zirimola