udaleku irekiak ikastolan
Udalekuak 2026
udaleku itxiak
Udalekuak 2026
Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.
Uretan Blai (Zarautz)
Laburpena
Zarautzen antolatzen ditugun udaleku hauetan, ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan eta kulturan izan duten eragina biziko dute. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Zarauzko inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko landu da programazioa. Udalekuetako ekintzak bideratzeko interesguneak kostaldea, natura eta kirola izango dira. Horrela, Salbatore Mitxelena Ikastolak, herria eta inguruneak eskaintzen dituzten baliabideak eskura izanda, haurrak naturarekin zuzenean konektatuko dira eta aukera izango dugu jolas eta joko desberdinak, tailerrak, natura-gune ezberdinetara irteerak eta bestelako ekintzak bideratzeko.
Programazioa
Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu, tokian tokiko errealitatera egokitutakoak. Zarautzen surf, hondartza, eskalada, txangoak, tailerrak, gaubelak, jolasak eta abar antolatzen dira.
Kokalekua
Udalekuak Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan antolatzen dira. Ikastolek haur eta gazteak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen dituzte (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo-espazioak…). Gainera, herrietako leku lasaietan kokatuta daude, parke, naturgune eta hondartzatik gertu.
Lan-taldea
Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian. Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.
Izen-ematea
Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko
Salbatore Mitxelena ikastola
Maria Etxe-txiki, 14
20800 Zarautz
Gipuzkoa
1. txanda
Aktiboa- Hasiera data: 2026-06-28
- Bukaera data: 2026-07-04
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2013
2. txanda
Aktiboa- Hasiera data: 2026-07-05
- Bukaera data: 2026-07-11
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2015
3. txanda (10 eguneko txanda)
- Hasiera data: 2026-07-12
- Bukaera data: 2026-07-21
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2013
Zirimola