Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Uretan Blai (Bermeo)

 

Laburpena

Bermeon antolatzen ditugun udaleku hauetan, ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina biziko dute. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Bermeoko inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.

Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko landu da programazioa. Udalekuetako ekintzak bideratzeko interesguneak kostaldea, natura eta kirola izango dira. Horrela, Eleizalde Ikastolak, herria eta inguruneak eskaintzen dituzten baliabideak eskura izanda, haurrak naturarekin zuzenean konektatuko dira eta aukera izango dugu jolas eta joko desberdinak, tailerrak, natura-gune ezberdinetara irteerak eta bestelako ekintzak bideratzeko.

 

Programazioa

Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu, tokian tokiko errealitatera egokitutakoak. Bermeon kayak, hondartza, tailerrak, gaubelak, txangoak, eskalada, jolasak, eta abar antolatzen dira.

 

Kokalekua

Udalekuak Bermeoko Eleizalde Ikastolan antolatzen dira. Ikastolek haur eta gazteak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen dituzte (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo-espazioak…). Gainera, herrietako leku lasaietan kokatuta daude, parke, naturgune eta hondartzatik gertu.

 

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian.  Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

 

Izen-ematea
Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko.

 

 

 

 

 

 

ELEIZALDE IKASTOLA

Arene Auzoa, 6 
48370 Bermeo

Bizkaia

 

1. txanda

Aktiboa
  • Hasiera data: 2026-07-05
  • Bukaera data: 2026-07-11
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2012 - 2013
360.00 €

2. txanda

Aktiboa
  • Hasiera data: 2026-07-12
  • Bukaera data: 2026-07-18
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2015
360.00 €