Irudia
              
Itxi berri ditugu gure udalekuen izen emateak. 2800 izen-emate baino gehiago izan ditugu!
Eskerrik asko denoi! Udan ikusiko dugu elkar!
Irudia
              
Bilera irekiak antolatu ditugu interesa izan dezakezuen guztioi horien berri emateko. Aurten udaleku irekiak antolatuko dituzten ikastolak hauek dira:
EMan Hegoak
Irudia
              Aisiola Hezitzaile Eskolan modu intentsiboan ikastaroa egin ahal izateko izen ematea zabaldu dugu! Ikastaro hau 16 urtetik gorako ikasleentzako izango da.  Maiatzaren 1era arte egongo da  izen emateko aukera.
Irudia
              
Zabaldu dugu udaleku itxietan izen emateko aukera eta txandak betetzen hasi zaizkigu. Ez galdu aukera eta eman izena Zirimolako udalekuetan!
Irudia
              Hasieran martxoaren 4ean irekitzea aurreikusita zegoen arren, arrazoi teknikoengatik martxoaren 6ra (00:00tan) atzeratu da.
Ez galdu aukera eta eman izena plazak agortu baino arinago!
Irudia
              
Adi... Badator, ari gara Euskal Herriko haurrak saretu, harremandu, aisialdiaz gozatu eta euskaraz blaitzeko udalekuak prestatzen: programak berritzen, interesguneak prestatzen, hezitzaileen formazioak eguneratzen...
Irudia
              
Kaixo Kaixo! Zirimolan hezitzaile gisa lan egin nahi duzu? Zabalik izango dugu hezitzaileen lan poltsa otsailaren 9tik martxoaren 25era.
Irudia
              
Formatzaile taldea prest dugu aste honetan hasiko diren Aisiolako taldeak hartzeko. Aurreko asteburuan Ibaizabal ikastolan egon ginen formatzaileei prestakuntza-saio bat ematen. Guztia prest dugu.
Irudia
              
Neguko opor hauetan ere Negulekuak antolatuko ditugu Zirimolan eta izen ematea zabalik dugu jada. Negulekuak ikastolan bertan egingo dira, goizez.
Irudia
              Aisiola Hezitzaile Eskolan bi ikasturtetan ikastaroa egin ahal izateko izen ematea zabaldu dugu! Ikastaro hau 16 urtetik gorako ikasleentzako izango da.  Abenduak 1era arte egongo da  izen emateko aukera.
Irudia
              
Urriaren 20an Odei eta Aritz Zirimolako lankideak Mintzola mintegian egon ziren Pulunpa (e)ta Xin! harrera- eta murgiltzeko-planeko eta Arikalako ikerketako lehen urteko emaitzak aurkezten.
Irudia
              
Aurreko asteburuan Aisiolako taldeak hartuko dituzten formatzaileen prestakuntza-saioa egin genuen Ibaizabal ikastolan.
Pagination
- Previous page
 - 2 orria
 - Next page
 
            Zirimola