Skip to main content

ADI! Udalekuetarako izen-ematea

Gida laburra: nola egin udalekuetarako izen-ematea online

Irudia
ghghgh

Zirimola Udalekuak 2026: Izen-emate gida

Martxoaren 4an, 10:00etan irekiko da Zirimola ikastolen aisialdi taldearen udalekuetarako izen-ematea. Epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik, edo plazak agortu arte. Matrikulazioa online egingo da Zirimolaren webgunearen bidez.

Ohar garrantzitsua: Izena emateko, haur edo gaztearen guraso edo tutore legala izan behar duzu, zu izango baitzara Zirimolarentzat erreferente nagusia.


1. urratsa: Webgunean erregistratu

Lehenengo pausoa erabiltzaile bat sortzea da. Hori epearen hasiera baino lehen egin dezakezu lasaiago ibiltzeko. Erregistroan zure datuak sartu eta erabiltzaile-izena zein pasahitza aukeratuko dituzu.

  • Aurreko ikasturtean erregistratuta bazeunden, ez duzu berriz egin behar; pasahitza berreskuratu besterik ez duzu.

2. urratsa: Udalekua aukeratu

Zirimolaren webguneko "2026ko udalekuak" atalean aukeratu nahi duzun txanda. Martxoaren 4tik aurrera, "Izen-ematea" botoia aktibatuko da.

  • Eskaera asko badira, itxarongela birtualera bideratuko zaitu sistemak automatikoki.
  • Gogoratu: izen-ematea banaka egin behar da (haur bakoitzeko matrikula bat).

3. urratsa: Matrikula bete

Matrikula orrian datu hauek beharko dituzu:

  • Arduradunaren eta haurrak datu pertsonalak.
  • Osasun informazioa (alergiak, mediku-txostenak, behar bereziak).
  • Online ordainketa egiteko datuak.

Behin amaituta, baieztapen-mezua eta ziurtagiria jasoko dituzu posta elektronikoan.


Arazoak edo zalantzak badituzu

Laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan:

  • Telefonoa: 943 445 108
  • Posta elektronikoa: zirimola@ikastolak.eus
  • Harrera ordutegia: 08:30 – 16:30

Azken albisteak

Irudia
lekitto
Zirimolaren udalekuetako hezitzaile edo zuzendari izan nahi duzu?  
Irudia
testua
Zirimola Ikastolen aisialdi taldeak uda honetarako euskarazko aisialdi eskaintza zabalago eta bidezkoagoa aurkeztu du, plaza gehiago eskainiz eta beka sistema propioa lehen aldi
Irudia
Praktikaldi pilotua 1
Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei biderat