Skip to main content

Udaleku itxietako izen-ematea martxoaren 4an goizeko 10:00etan irekiko da.

2025eko udaleku itxietako izen-ematea martxoaren 4an irekiko da, goizeko 10:00etan. Aurten matrikulak indibidualak egingo dira (bakoitzak norbere seme edo alabarentzat). Lagunekin etorriz gero, matrikulazio prozesuan aukera izango duzue gehienez 3 lagunen izenak idazteko.

Irudia
zarautz

ADI! Aurten matrikulazioa bakarka egingo da, hau da, matrikula indibidualak egingo dira, bakoitzak bere matrikula eta bere ordainketa egingo du

Izen-emateko epea martxoaren 4tik (10:00etatik aurrera) maiatzaren 14rarte edo plazak agortu arte izango da. OHARRA: plazak bete ahala, txandak itxiko dira izen-emate ordena errespetatuz, horretarako ordainketa eguna da aintzat hartuko dena.

Taldekatzeak osatzerako orduan lagun taldeak kontutan izango ditugu. Gehienez lau laguneko taldeak onartuko dira eta behin matrikula eginda, ez dira beste talde batekin taldekatuko. Lagunen izenak matrikula egiterakoan sar daitezke edota aurrerago aldatu. Atal hau editagarria izango da izen-emate epea itxi arte.
 

 

Azken albisteak

Irudia
lekitto
Zirimolaren udalekuetako hezitzaile edo zuzendari izan nahi duzu?  
Irudia
testua
Zirimola Ikastolen aisialdi taldeak uda honetarako euskarazko aisialdi eskaintza zabalago eta bidezkoagoa aurkeztu du, plaza gehiago eskainiz eta beka sistema propioa lehen aldi
Irudia
Praktikaldi pilotua 1
Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu, oraingoan, 16 urtetik gorako ikasleei biderat