Skip to main content

Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.

Uretan Blai (Zurriola)

Laburpena

Zurriolan antolatzen ditugun udaleku hauetan, ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina biziko dute. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Donostiako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.

Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko landu da programazioa. Udalekuetako ekintzak bideratzeko interesguneak kostaldea, natura eta kirola izango dira. Horrela, Zurriola Ikastolak, herria eta inguruneak eskaintzen dituzten baliabideak eskura izanda, haurrak naturarekin zuzenean konektatuko dira eta aukera izango dugu jolas eta joko desberdinak, tailerrak, natura-gune ezberdinetara irteerak eta bestelako ekintzak bideratzeko.

Programazioa
Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu, tokian tokiko errealitatera egokitutakoak. Zurriolan surf, hondartza, arrauna, txangoak, tailerrak, gaubelak, jolasak eta abar antolatzen dira.

Kokalekua

Udalekuak Donostiako Zurriola Ikastolan antolatzen dira. Ikastolek haur eta gaztetxoak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen dituzte (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo-espazioak…). Gainera, herrietako leku lasaietan kokatuta daude, parke, naturgune eta hondartzatik gertu.

Lan-taldea

Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian.  Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.

Izen-ematea

Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko. 

10 eguneko txandak aukeran

Matrikulazioa itxita

 

ZURRIOLA IKASTOLA

Atarizar kalea 18

20013 Donostia

GIPUZKOA

1. txanda

  • Hasiera data: 2025-06-29
  • Bukaera data: 2025-07-05
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2013 - 2015

2. txanda

  • Hasiera data: 2025-07-06
  • Bukaera data: 2025-07-12
  • Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2011 - 2012
Prezioa
350.00
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia