Udalekuak 2025
udaleku irekiak ikastolan
Udalekuak 2025
7 eguneko udaleku itxiak
Udalekuak 2025
10 eguneko udaleku itxiak
Udako aisialdi eskaintza osoa eta udalekuetako informazio orokorra ondorengo esteketan.
Euskara Mugara - Sortu, izan, gozatu!

Laburpena
Euskal kultura landuz eta euskalduntasuna(k) berpizteko eta saretzeko ametsetik sortutako proiektua da hau. Proiektuaren oinarria euskalgintza (euskalkiak, herriak, historia, ohitura…) da, euskara komunikazio bide eta euskal kulturako erreferentzia berriak oinarrian jarriz eta tokian-tokiko testuingurura egokitzen saiatuko da.
Zazpi egun, milaka abentura, milaka bizipen eta hamaika esperientzia bizitzeko udalekua. Tailer bibentzial eta esperimentalen bidez haurrek euskal kultura, sorkuntza, ludikotasuna eta euskara landuko dituzte.
Egun bakoitza Arabar Errioxatik mugitu gabe, Euskal Herri osoan zehar bidaia paregabe bat egiteko aukera izango dute.
Programazioa
Programazioak hainbat ekintza-mota jasotzen ditu, tokian tokiko errealitatera egokitutakoak: igerilekua, kamisetak tintatzea, kayak, txangoak, mota ezberdinetako jolasak, gaubelak, dantzak…
Kokalekua
Udalekuak Lapuebla de Labarkako Assa Ikastolan antolatzen dira. Ikastolak haur eta gaztetxoak gustura eta eroso egoteko beharrezko espazio eta azpiegiturak eskaintzen ditu (logelak, aretoak, aldagelak eta dutxak, jantokia, kanpo-espazioak…). Gainera, leku lasaian kokatuta dago, parke, naturgune eta igerilekutik gertu.
Lan-taldea
Udalekuetan lanean arituko den lan-taldea aisialdiko zuzendari batez eta ratioaren araberako hezitzaile kopuru batez osatuta dago. Hezitzaileak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datoz eta eskarmentu handia dute aisialdian. Horrez gain, udalekuak hasi baino lehenago Zirimolak antolatutako formakuntza espezifikoa jasotzen dute.
Izen-ematea
Izen-ematea online egingo da Zirimolan. Martxoaren 4an irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko.

ASSA IKASTOLA
Mari Cruz Saenz Diaz, 3
01306 Lapuebla Labarka
Araba
1. txanda
- Hasiera data: 2025-06-22
- Bukaera data: 2025-06-28
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2016
2. txanda
- Hasiera data: 2025-06-29
- Bukaera data: 2025-07-05
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2016
3. txanda
- Hasiera data: 2025-07-06
- Bukaera data: 2025-07-12
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2016
4. txanda
- Hasiera data: 2025-07-13
- Bukaera data: 2025-07-19
- Urte hauen artean jaiotakoentzat: 2014 - 2016