Euskara Mugara - Sortu, izan, gozatu!
Euskara mugaraino eramango dugu, aisialdi hezitzaileaz gozatuz, Arabar Errioxako ertzak ezagutuz eta bertako baliabide kultural eta naturalak dastatuz. Astebetez, Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan ekintza ludikoz beteriko elkarbizitza-gunea sortuko dugu. Mahastietan, upategietan eta Ebron ere euskaraz bizi gara!
Natura Arnas - Joko, jolas eta plast!
Lizarraldea euskal jolas eta jokoen bitartez ezagutzeko aukera paregabea. Allok eta haren inguruak ematen dizkigun baliabide naturalak uztartuz, uda-giroan astebeteko egonaldiak egingo ditugu. Mendi-irteerak, euskal pilota, herri-kirolak, igerilekua, tailerrak, gaubelak… aspertzeko denborarik ez!
Uretan Blai (Lekeitio)
Lekeition biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Lekeitioko inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.
Uretan Blai (Zurriola)
Zurriolan biziko dute ikasleek urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina. Modu horretan, naturaz gozatzeko aukera izango dute, itsas mundua ezagutuz eta sentituz, itsasoan eta Donostiako inguru ederretan egingo diren jolasen, jokoen eta jarduera ludikoen bidez.
Multi-adventure summer camps (Bermeo)
Euskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Bermeon gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!
Multi-adventure summer camps (Zarautz)
Euskal kostaldean ingelesez egingo diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Zarautzen gazteek ingelesa lantzeko aukera izango dute ekintza-programa zabal baten bidez: kirol- eta ur-ekintzak, txangoak eta abar. Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta jatorriz ingeles hiztunak izango dira. Enjoy the adventure with us!
Zirimola





