Ze informazio eskatuko zait matrikulazioa egiteko garaian?
Izen ematea osatuko duen pertsonaren datuak: izena-abizenak eta posta elektronikoa
Aukeratu udalekua eta txanda
Ikaslearen (taldean badoaz ikasle guztien) datuak: izen-abizenak, generoa, jaioteguna, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, ikastola, maila, haurrak alergia, gaixotasun edo behar berezirik ba ote duen (baiezkoa bada, zein? Informea igotzeko aukera), udalekuetako kamiseta erosteko aukera.
Guraso edo tutorearen datu pertsonalak gutxienez haur bakoitzeko guraso edo tutore batenak): izen-abizenak, posta elektronikoa, N.A, telefono zenbaki bat.
Ordainketa eta izen ematea bukatu: programak kalkulatzen du ordainketaren zenbatekoa. Txartela eskuragarri izan denbora mugatua baitu eta txartelaren diru muga ere kontutan hartu.
Zein da udalekuetan izena emateko epea?
Martxoaren 6tik maiatzaren 14rarte edo plazak agortu arte. OHARRA: plazak bete ahala, txandak itxiko dira izen-emate ordena errespetatuz, horretarako ordainketa eguna da aintzat hartuko dena.
Ordainketa matrikulatzen den momentuan egin behar da “ordainketa pasarela” batean. Denbora mugatua duenez, prest izan behar da ordainketarako erabiliko den txartela.
Noiz jakingo dut haurra onartuta dagoen ala ez?
Onarpenak izen-ematea itxi eta jarraian bidaliko dira (maiatzaren 14tik aurrera.)
Anai-arreben deskontuak daude?
Bai, anai-arrebak udalekuetan izena emateagatik deskontua egiten dugu. Udalekuaren ohiko kuota ordaindu behar da eta uztailean 15etik aurrera anai-arreben deskontuaren itzulketak egiten hasiko gara. Deskontua matrikularen ordainketa egin duenari itzuliko zaio, ordainketa egiteko erabili duen TXARTEL berdinera.
Anai-arreben deskontuak egiteko datuak matrikulan ematen dira, beraz, ez da abisatu behar. Hala ere, matrikulak egiteko garaian abizenak berdin idatzi behar dira ondoren hanka-sartzerik egon ez dadin.
Eta anai-arreben matrikulazioa bi talde ezberdinetan egin bada? Hau da, bi matrikulazio ordainketa ezberdinetan? Orduan ordainketetako batean egingo da deskontua. Ordainketa egin duena ez bada anai-arreben familia eurek antolatu beharko dute, dagokionari deskontuaren ordaina eskatzeko. Deskontua nori egin zaion Matrikulazio-gunean azalduko da.
Zelan taldekatuko dira haurrak?
Haurrak izen-ematearen arabera taldekatuko dira, beraz, oso garrantzitsua da lagunekin joan izan nahiez gero izen-ematea batera egitea. Gehienez lau laguneko taldeak onartuko dira, hau da, banaka, binaka, hirunaka edo launaka matrikulatu ahal izango dira eta behin matrikulazioa egin ostean, ez dira beste talde batekin taldekatuko. Kontuan hartu taldekatze hauek ekintza puntualetarako direla eta ondoren haur guztiak batera ibiliko direla.
Haurra udalekuetara joateko garraio zerbitzua egongo da?
Ez, familia bakoitzaren ardura da haurra udalekuetara eramatea eta bertatik jasotzea. Harrerak, udalekuak garatuko diren ikastolan bertan egingo dira.
Noiz informatu behar da eta/edo behar duen txostena bidali behar da haurrak duen gaixotasun, alergia edo behar bereziaren inguruan?
Matrikulazioan bertan egin behar da, eta behar den agiria atxiki. Izan ere, sendagaiak emateko, janari bereziak prestatzeko eta haurrak ahalik eta babestuen eta seguruen egoteko behar diren neurriak hartzeko eta antolatzeko denbora behar da. Matrikulazio unean informazio osoa ematerik ez bada, matrikulazioan sortutako erabiltzailera igo behar da. Udalekua hasten den egunean ezin da informazioa eraman (azken orduko gauza ez bada, noski). Udalekuetako hezitzaileek ez badute gaixotasun, alergia edo behar berezien informaziorik ezingo dugu berari dagokion kudeaketa egoki bat bermatu, eta, beraz, haurra ezingo da udalekuetan geratu.
Haurra udalekuan onartuta dago. Noiz jasoko dut udalekuen inguruko informazio gehiago?
Bilera informatiboak antolatuko dira udalekuak hasi baino lehenago, ekainaren lehen astean. Horietan udalekuetako zehaztasun guztiak emango zaizkizue: sarrera-irteera orduak, zer eraman behar duten, etab. Online izango den bilerarako data eta sarbidea email bitartez jasoko dute familiek, (matrikulazioa egin denean txertatu diren emailetara).
MATRIKULATZEKO EPEA: Martxoaren 6tik, maiatzaren 14ra
ONARPENA: Maiatzaren 14tik 21era (bidean txandaren bat itxiko balitz posible da jakinarazpen hori lehenago iristea).
BILERA INFORMATIBOA:
Ordutegia: 17:00/18:00 (euskaraz) / 18:00/19:00 gaztelaniaz
- Ingeles udalekuak (Bermeo eta Zarautz): Ekainak 5 (asteazkena).
- Uretan blai (Lekeitio): Ekainak,4 (asteartea).
- Uretan blai (Zurriola): Ekainak 11 (asteartea).
- Euskara Mugara (Lapuebla Labarka): Ekainak 3 (astelehena).
- Natura arnas: Ekainak 5 (asteazkena)
- Gazte Topaketak (Allo eta Bermeo): Ekainak 6 (osteguna)
MATRIKULAZIO PROZESUAREN GALDERAK
Webgunean familia bakoitzak erabiltzaile bat edukiko du, bertan matrikula gauzatu duen bakoitzak bere datuak aldatzeko eta udalekuetako argazkiak deskargatzeko aukera izango du, baita zalantzaren aurrean onarpenak ikusteko ere. Argazkiak, asteazkenetan eta txanda amaieran igoko dira.
Taldeka izena emateko aukera mantenduko da (lagunen kudeaketa) 2naka, 3naka edo 4naka. Batek egingo du guztien ordainketa eta ezin izango dira 4 baino gehiago taldekatu ez eta, behin matrikula eginda, taldeak aldatu.
Izen-ematea ongi egin denaren oharra izen ematean eman diren emailetara iritsiko da.
BAJA IRIZPIDEAK
- Ikasle batek baja emanez gero, matrikulazio epearen barnean kasu guztietan % 10eko erretentzioa izango du.
- Matrikulazio epetik kanpo, kuota ordaindu eta gero % 90 itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
- Behar den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
- Kuota ordaindu eta gero aurreko arrazoiengatik ez bada %80ko erretentzioa izango du.
- Behin udalekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.