Eta era berean hauxe da Aisiolaren IKUSMIRA:
AISIOLAn euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak dira. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da Aisiolaren asmoa.
Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugu lan.
Horretarako ondo prestatutako formatzaileak ditugu, eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak.
Kudeaketa politika honetan adierazitakoa betetzeko konpromisoa hartzen dugu AISIOLAko Zuzendaritza Taldea osatzen dugun kideok.
Gure ZIBa bi urtetan behin berrikusten da eta AISIOLAko pertsona guztiek parte hartzen dute prozesu honetan. Gure ZIBetik zuzenean sortzen da Estrategia, 3 edo 4 urtetako Plan Estrategiko batean gauzatzen dena. Estrategia hau urtero garatzen da Kudeaketa Planaren bitartez eta urtean behin ebaluatzen da, plan honi Zuzendaritza Taldeak egiten dion berrikusketaren bidez. Kudeaketa Plana Aisiolak dituen prozesuen bitartez garatzen da. Prozesuak dira gure Estrategiak dituen helburuak beteko diren berme nagusiak.
Data: 2022ko iraila| Berrikusketa zkia: 3