Urteetan udalekuak antolatzeko Eziko elkarteak baliatu zuen Alloko La Tahona etxea Ikastolen Elkarteari laga zion 2019an. Euskal herriko haur eta gazteak aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz goza dezaten.
Negulekuak programa Ikastolen Elkarteak gabonetako oporretan, aisialdi hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmoa da. Udaleku irekiaren formatua du, hau da, ikastolan bertan gauzatzen da, 9:00etatik 13:00a arte. 3 eta 9 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.