Zirimolan argi dugu helburuak eriesteko gizarteak eskaintzen duen aberastasunaz zipriztindu ez ezik blaitu ere egin behar garela. Xedera bidean behar direlako lagunak. Lagundu behar direlako bidean beharra dutenak. Hartu eta eman, elkartasuna da hori. Lankidetza, elkarlana, Zirimolaren baitakoak dira, horregatik saiatzen gara bidea egiten inguran ditugun elkarte, erakunde eta egitasmoekin bat. Gaur arte bidaide ditugunak dira segidan.
Aisialdi hezitzailea dugu iparrorratza Zirimolan. Hezitzailea, euskalduna eta euskal izaera ardatz dituena. Herri zahar honetako etorkizuna diren haur eta gazteen heziketa integralean eragingo duena. Ohartuak gara, ezaugarri anitzeko aisialdia dela hori: parekidea, inklusiboa, parte hartzailea, ekologista, konprometitua …