Ingeles Udalekuak Bermeon
Euskal kostaldean ingelesez burutuko diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Bermeoko Eleizalde Ikastolan antolatuko ditugu aste beteko egonaldiak, eta Urdaibai biosfera erreserba ingurune natural paregabea dugula aprobetxatuta jarduera desberdinak egingo ditugu: kirol eta ur ekintzak, txangoak, tailerrak, jolasak, gaubelak… Jarduera guztiak ingelesez izango dira eta ingelesa komunikatzeko hizkuntz bakarra izatea sustatuko da.
Izen emate epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 6an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak matrikulazio dataren arabera egingo dira, beti ere ikastoletako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 4ra arte; data honetatik aurrera ez da preferentziarik izango. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.
Data
Prezioak
ELEIZALDE IKASTOLA
ARENE Auzoa, 6
48370 BERMEO
BIZKAIA