Paz de Ziganda, Jaso eta San Fermin Ikastoletako hauerrekin burututako euskal udaleku irekien argazkiak eta bideoa hemen dituzue ikusgai.
Ongi pasa oporrak!
Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta ikastola bera da egitasmoa antolatzen duena. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natur guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan euskaraz, udako giroaz, eta lagunez, jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Hori guztia egiteko Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak formatu eta koordinatutako hezitzaileak izango dira egitasmoa aurrera eramango dutenak.
2012-2018artean jaiotakoentzat.
Ekainaren 23etik uztailaren 22ra ( 4 txandatan astelehenetik ostiralera goizez). Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea.
Norbere ikastolan burutuko da. (Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea).
Baldintza orokorren eta ordainketen berri jakiteko galdetu zure ikastolan.
NORBERE IKASTOLAN
*Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea.
*Baldintza orokorren eta ordainketen berri jakiteko, galdetu zure ikastolan.
Oraindik ez dago argazkirik