Euskara Mugara
Gure hizkuntza maitea mugaraino eramango dugu, aisialdi hezitzaileaz gozatuz, Arabar Errioxako ertzak ezagutuz eta bertako baliabide kultural eta naturalak dastatuz. Astebetez, Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan ekintza ludikoz beteriko elkarbizitza-gunea sortuko dugu. Mahastietan, upategietan eta Ebron ere euskaraz bizi gara!
Izen emate epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 6an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak matrikulazio dataren arabera egingo dira, beti ere ikastoletako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 4ra arte; data honetatik aurrera ez da preferentziarik izango. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.
Data
Prezioak
ASSA IKASTOLA
MARI CRUZ SAENZ DIAZ, 3
01306 LABARKA
ARABA
Jarraipena
Hasierara itzuliAlbisteak
Oraindik ez dago albisterik
Irudi bildumak
Oraindik ez dago argazkirik