Ingeles udalekuak Zurriolan (Donostia)

Euskal kostaldean ingelesez burutuko diren multiabentura udaleku itxiak dira hauek. Donostiako Zurriola Ikastolan antolatuko ditugu aste beteko egonaldiak, eta bertako ingurune natural paregabea dugula aprobetxatuta jarduera desberdinak egingo ditugu: kirol eta ur ekintzak, txangoak, tailerrak, jolasak, gaubelak… Jarduera guztiak ingelesez izango dira eta ingelesa komunikatzeko hizkuntz bakarra izatea sustatuko da.

Izen emate epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 6an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak matrikulazio dataren arabera egingo dira, beti ere ikastoletako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 4ra arte; data honetatik aurrera ez da preferentziarik izango. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.

Data
Matrikulazioa zabalik
Matrikulazio data: 
Asteazkena, 2022, Martxoa 16-tik Ostirala, 2022, Maiatza 6-ra
Prezioak
Ikastolen Elkarteko ikasleentzako prezioa: 
320 euro
Beste ikasleentzako prezioa: 
350 euro
2022/07/03-tik 2022/07/09-ra
Aktibo
2022/07/10-tik 2022/07/16-ra
Aktibo
Kokapenaren zehaztapena: 

Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587

Kokapena

Hasierara itzuli

Ez dago kokapenaren informaziorik