Seaskak antolatzen duen Olentzero Park abenduaren 27 eta 28an izan zen Baionan. Aurten ere bertan izan ginen haurrekin tailerrak dinamizatzen. Ederra izan zen Seaskaren alde egindako auzolana.
Parte hartutako hezitzaileei gure eskerrik beroenak, datorren urtean elkar ikusiko dugu berriz ere!
Negua iristear da eta honekin batera eskutik helduta eski egonaldiak datoz guregana. Urtero bezela Urtarriletik Martxora bitarte eski irteerak izango ditugu parte hartu nahi duten Ikastola guztientzat. Izen ematea irekita dago, parte hartu nahi duzu? Hauxe da gure eskaintzaren laburpena:
Ipar eskia belaguan (Urtarrila, Otsaila eta Martxoa)